Gure ahozko lekukotasunak BILKETA euskal funtsen atarian ere agertuko dira
2026-10-01 "Ahotsak" bilketa , "Eleketa" programa
Gure ahozko lekukotasun frango (testigantzak, kantuak, hitzaldiak…) BILKETA.eus atarian erreferentziatuak izanen dira hemendik aitzina. Euskal kultur erakundeak abiatu partaidetza honek, funts ikonografiko, testu numerizatu eta ikus-entzunezko bilduma desberdinetan bilaketa gurutzatuak ahalbidetuko ditu ahozko memoriaren arloan. Urrats garrantzitsua gure artxiboen hedapenerako.