Euskal dantzaren urratsetan

2018-07-27  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeak Iparraldeko hainbat dantzari eta eragileren lekukotasunak bildu ditu 2012 eta 2017 artean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin daraman "Eleketa" programaren karietara. Egindako grabaketak xeheki zerrendatzen dituen datubasea sareratu dugu, bi hizkuntzatan. Lekukotasun batzuen zatiak ikusteko parada ematen du ere.

Xiberotar

Argazkia: Jakes Larre - EKE

Sareratze hau Departamenduko artxibotegiarekin finkatu partaidetzaren baitan kokatu behar da.

EKE-k lehen aldiz earchives.le64.fr webgunean aterpetua den datubasean datu-uzta bat egin du, OAI protokoloan oinarrituz. Horri esker datubase horretako euskal dantzari buruzko metadatuak - 19AV katalogan sartuak (lekukoen biografiak, bideo-pasarteen deskribapenak...) berreskuratu ditugu Mintzoak plataforman eta gero itzuli euskarara.

"Euskal dantza" bilduma horretan daude:

  • 93 lekuko
  • 71 grabaketa (ia 100 ordu)
  • 1663 pasarte (lekukotasun zati)

Lan honetaz Mathilde Baqué, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko ikaslea arduratu da, bere Master 2 "Ondarea eta Museoak"-ko praktika-ikastaldia EKE-n egiten zuen bitartean.

Gehiago jakin

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.