Hego Lapurdiko ahozko oroimenak

2021-08-20  ¦  "Eleketa" programa

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan ikusgai izanen da irailaren 12tik urriaren 10a arte. Herrian berean baita inguruko herrietan Euskal kultur erakundeak XXI. mendeko biziaz bildutako lekukotasunak agerian emanen ditu.

Hego

© DR - Michel Elgart funtsa

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu zen Eleketa lekukotasun bilkera etnografikoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du "Eleketa, ahozko oroimenak" multimedia erakusketaren bitartez. Xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan. 

Hazparneko lurraldean estreinatu izan ondoan 2020an Hego Lapurdira dator beraz orain.

2021eko irailaren 12tik urriaren 10a arte, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, bertako baita inguruetako herrietako 78 lekukok (ikus beherago zerrenda eta biografien loturak) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasartez pasarte. Berrehun baino gehiago dira ikusgai izanen diren grabaketa horiek. Haietarik batzuk Donibane Lohizuneko herriko etxeak 2012an hiriaren memoria atxikitzeko antolatu bilketatik datoz.

© EKE - Guénolé Le Gal

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Elkarrizketetan aipatu diren gaiak: Donibane Lohizune / Ziburuko portua, itsasturien bizia, auzoak, turismoa eta saisoiko lana, familia eta gizartea, kirola eta kultura etab.

Bestalde, horien denen osagarri, lekukoek utzitako zonbeit irudi eta objektu erakutsiak izanen dira ere.

Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Donibane Lohizunen, denak lurraldean filmatuak (ikus zerrenda beherago).

Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die ere Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskainiko dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari)

Gehiago jakin

Ondoko baliabideak erabil "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren edukiez gehiago jakiteko.

  1. Albistur, Maixan (1933, Azkaine)
  2. Andiazabal, Pierre (1923, Urruña)
  3. Apesteguy, Laurent (1939, Arbona)
  4. Apesteguy, Mirentxu (1943, Amaiur / Nafarroa)
  5. Arambarri, Luxiano (1953, Azkoitia / Gipuzkoa)
  6. Arregui, Mikel (1955, Donibane Lohizune)
  7. Arrieta, Joseph (1939, Donibane Lohizune)
  8. Arzallus, Jexus (1954, Goiatz / Gipuzkoa)
  9. Azarete, Olivier (1982, Donibane Lohizune)
  10. Barquez, Ramuntxo (1935, Ziburu)
  11. Bercetche, Michel (1933, Urruña)
  12. Bergara, Ganixon (1925, Sara)
  13. Billerey, Marxa (1929, Ziburu)
  14. Burguete, Joséphine "Fifine" (1919, Ziburu)
  15. Çaldumbide, Mailux (1948, Donibane Lohizune)
  16. Dirassar, Jean-Baptiste (Janbattitt) (1947, Hazparne)
  17. Douat, Dominique (1912, Ziburu)
  18. Duhau, Henri (1942, Beskoitze)
  19. Dupérou, Rémi (1947, Donibane Lohizune)
  20. Echeveste, Angel (1932, Ziburu)
  21. Elgart, Michel (1929, Urruña)
  22. Epalza, Mikel (1946, Haltsu)
  23. Esain, Jean-Pierre (1947, Bègles)
  24. Esponde, Anita (1951, Senpere)
  25. Etchelecou, Pierre (1923, Arbona)
  26. Etcheverry, Ernest (1931, Donibane Lohizune)
  27. Etchevers, Ernest (1924, Donibane Lohizune)
  28. Etchezaharreta, Conchita (1927, Hondarribia / Gipuzkoa)
  29. Ezponda, Txomin (1937, Jatsu)
  30. Garat, Jean-Baptiste (1928, Luhuso)
  31. Garcia, Arturo (1922, Bilbo / Bizkaia)
  32. Goyhenetche, Jean (1937, Ahetze)
  33. Hirigoyen, Antton (1927, Sara)
  34. Iratzoquy, Adrien (1931, Sara)
  35. Irazoqui, Annie (1921, Plouhinec)
  36. Irazoqui, Maite (1950, Urruña)
  37. Ithurralde, Kattalin (1914, Donibane Lohizune)
  38. Iturrioz, Andoni (1945, Oiartzun / Gipuzkoa)
  39. Izaguirre, André (1925, Bidarte)
  40. Jaureguiberry, Joseph (1930, Donibane Lohizune)
  41. Kaempf, Albert (1921, Itsasu)
  42. Lafitte, Mattin (1937, Senpere)
  43. Larretche, Jean-Baptiste (1933, Urruña)
  44. Lasserre, Théodore (1923, Urruña)
  45. Lastra, Luixa (1932, Sara)
  46. Lavillard, Dominique (1941, Ziburu)
  47. Legarto, Hélène (1925, Donibane Lohizune)
  48. Marin, Julien (1982, Ziburu)
  49. Marin, Luixito (1955, Ziburu)
  50. Marin, Pantxo (1950, Ziburu)
  51. Martiarena, Xabier (1954, Andoain)
  52. Mendiboure, Beñat (1957, Baiona)
  53. Mendiboure, Michel (1944, Senpere)
  54. Miranda, Kattin (1926, Ahetze)
  55. Miranda, Raphaël (1920, Urruña)
  56. Miura, Joseph (1938, Ziburu)
  57. Mourguy, Jean-Baptiste (1936, Donibane Lohizune)
  58. Mugica, Léon (1925, Donostia)
  59. Nérou, Rosette (1936, Ziburu)
  60. Noblia, Patxi (1944, Angelu)
  61. Olasagasti, Eugène (1926, Donibane Lohizune)
  62. Oronos-Berhoague, Etiennette (1924, Ziburu)
  63. Ostolaza, Joxemari (1948, Donostia / Gipuzkoa)
  64. Péry, Fermina (1923, Ziburu)
  65. Péry, Jean (1933, Ziburu)
  66. Péry, Martta (1925, Ziburu)
  67. Pouyal, Germaine (1934, Ahetze)
  68. Salha, Kattalin (1916, Donibane Lohizune)
  69. Sedes, Michel (1947, Donibane Lohizune)
  70. Sein, Anttonie (1926, Pasaia / Gipuzkoa)
  71. Sorhouet, Madeleine (1929, Urruña)
  72. Telleria, Pantxika (1972, Donibane Lohizune)
  73. Telleria, Ramuntxo (1947, Azkaine)
  74. Telleria-Adam, Jakes (1935, Donibane Lohizune)
  75. Toral, Michel (1945, Ziburu)
  76. Vaslin, Michel (1940, Donibane Lohizune)
  77. Zamora-Durruti, Auxtin (1943, Senpere)
  78. Zugasti, André (1930, Urruña)

    1. DONIBANE LOHIZUNE - ZIBURUKO PORTUA
      Portuko ofizioak eta bizia, itsas munduaren antolaketa, itsasontzigintza 
      Mikel Epalza • Xabier Martiarena • Mikel Arregui • Beñat Mendiboure • Ramuntxo Barquez • Dominique Douat • Angel Echeveste • Michel Elgart • Annie Irazoqui •  Dominique Lavillard • Jean-Baptiste Mourguy • Léon Mugica • Jean Péry • Kattalin Salha • Michel Toral

    2. ITSASTURIEN ETA HAUEN FAMILIEN BIZITZA
      Arrantzale ofizioa, arrantza teknikak, Dakarreko arrantza
      Mikel Epalza • Luxiano Arambarri • Xabier Martiarena • Mikel Arregui • Beñat Mendiboure • Olivier Azarete • Ramuntxo Barquez • Etiennette Berhoague • Dominique Douat • Rosette Nérou • Angel Echeveste • Théodore Lasserre • Dominique Lavillard • Raphaël Miranda • Jean-Baptiste Mourguy • Léon Mugica • Kattalin Salha • Michel Toral

    3. DONIBANE LOHIZUNE | ZIBURU
      Eskola eta gizartea, bizi soziala, merkataritza eta eskulangintza, tokiko historia, baserri mundua
      Hélène Legarto • Joseph Jaureguiberry • Rémi Dupérou • Jean-Pierre Esain • Ernest Etchevers • Conchita Etchezaharreta • Hélène Legarto • Kattalin Salha • Anttonie Sein • Joseph Arrieta • Eugène Olasagasti • Joseph Miura • Michel Vaslin • Kattalin Ithurralde • Dominique Douat • Dominique Lavillard • Rosette Nérou • Fermina Péry • Annie Irazoqui • Léon Mugica • Pantxika Telleria • Jamattitt Dirassar

    4. URRUÑA | BIRIATU | HENDAIA
      Lehengo bizimoduak, eskolak, 1939-1945eko gerla, kultura eta gizarte-bizitza, politika, erlijioa eta gizartea, garapen ekonomikoa
      Jean-Baptiste Garat • André Zugasti • Michel Bercetche • Madeleine Sorhouet • Jean-Baptiste Larretche • Maite Irazoqui • Pierre Andiazabal • Jexus Arzallus • Théodore Lasserre • Joxemari Ostolaza • Patxi Noblia

    5. AZKAINE | SENPERE | SARA
      Bizimoduak eta ohiturak Azkainen, tokiko historia, gizarte-bizitza, euskal dantza, euskal kultura eta euskara
      Ramuntxo Telleria • Adrien Iratzoquy • Maixan Albistur • Henri Duhau • Luixa Lastra • Auxtin Zamora-Durruti • Michel Mendiboure • Henri Duhau • Anita Esponde

    6. AHETZE | ARBONA | GETARIA
      Herriko bizia, baserriko mundua, tokiko historia, eliza eta gizartea, itsasoa eta arrantza, euskal kultura eta euskara
      Kattin Miranda • Germaine Pouyal • Jean Goyhenetche • Laurent Apesteguy • Mirentxu Apesteguy • Pierre Etchelecou • André Izaguirre • Txomin Ezponda

  • Akotzeko auzoa (Donibane Lohizune)
    Joseph Arrieta, Kattalin Ithurralde.
    (17 min.)

  • Donibane Lohizuneko Fargeot auzoa
    Rémi Dupérou, Mailux Çaldumbide, Hélène Legarto, Jean Goyhenetche.
    (16 min.)

  • Xantakoko golf zelaia
    Ramuntxo Telleria, Joseph Miura.
    (37 min.)

  • Arin futbol taldea
    Rémi Dupérou, Jean-Pierre Esain.
    (30 min.)

  • Luzean & Luzaz Gazte taldeak: pilota Donibane Lohizunen
    Michel Sedes, Ernest Etchevers.
    (29 min.)

  • Begiraleak dantza taldea
    Hélène Legarto, Joseph Jaureguiberry.
    (38 min.)

  • Arin korua
    Rémi Dupérou, Jean-Pierre Esain.
    (15 min.)

  • "Donibandarrak" estudiantina
    Albert Kaempf.
    (17 min.)

  • Donibane Lohizuneko herriko harmonia
    Ernest Etcheverry.
    (35 min.)

  • Maurice Ravel ereslari ziburutarra
    Albert Kaempf.
    (14 min.)

  • Adam pastizeria
    Jakes Telleria-Adam.
    (27 min.)

  • Comète sarea (1941-1945)
    Louise Lastra, Marcelle Billerey, Madeleine Sorhouet, Jean-Baptiste Larretche, Andoni Iturrioz.
    (29 min.)

  • Ahetzeko iturria
    Kattin Miranda, Germaine Pouyal.
    (19 min.)

  • Ahetzeko ezkila-joilea
    Kattin Miranda.
    (14 min.)

  • Olentzeroren ohitura Arbonan
    Laurent & Mirentxu Aphesteguy.
    (20 min.)

  • Arbonako Primadera dantza taldea
    Pierre Etchelecou.
    (13 min.)

  • Sarako Ganizon Bergara txistularia
    Ganizon Bergara.
    (30 min.)

  • Euskarazko liturgia: Pierre Andiazabal
    Pierre Andiazabal.
    (20 min.)

  • SOKOA enpresa Hendaian
    Patxi Noblia.
    (31 min.)

  • Hendaiako portua
    Jean-Baptiste Garat.
    (24 min.)

  • Itsasokoa kontserbategia (1959-1979)
    Arturo Garcia.
    (13 min.)

  • Saregileak eta xaieroak
    Joséphine Burguete, Rosétte Nérou, Mattin Lafitte.
    (28 min.)

  • Marin ontziola, belaunaldiz belaunaldi
    Martta Péry, Pantxo Marin, Luixito Marin, Julien Marin.
    (13 min.)

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.