Euskal dantza : ikasketa eta lehen esperientziak
Izan dantza ala kantua, biak ttikitatik hurrupatu ditu Dominikak. Dantza Altzai sorterriko taldean ikasi du 14 urtetan, Pierre Aguer Garat Arhane atabalari maisuarekin. Jean-Pierre anaia zaharrenak lehen urratsak erakutsi baitzizkion pedagogia handirik gabe, Ttittika ez zabiltzan batere gustora. 1974an, 17 urtetan, maskaradetan dantzatu du kantiniertsa bezala. Ibili da Xiberuan eta Euskal Herri osoan Etxahun Irurirekin. Primakak dantza lehiaketetan dantzari onenaren saria ere lortu du Jean-Pierra Bordagarayekin. 1981ean, Felipe Oyhamburuk galdetu zion bere taldeprofesionalean sartzea Estatu Batuetarako biran parte hartzeko. Dantzak ezagupen soziala ekarri dio eta euskal identitatearen konzientzia piztu. Kantuaren gostua amak emana dio, beti kantuz ari baitzen. Aita akordeioa eta armonika joile zen.
Lekukoa(k): Dominika Recalt "Titika"
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2014-04-16
Iraupena: 0:06:57
Erreferentzia: 204-8
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV1341
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1343
Gaia(k): Zuberoako dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.