-
|
- Euskara
Dominika Recalt "Titika"
1959
Afiliazio herria:
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta
Dominika Recalt, ezizenaz "Titika", Altzain sortua da (zehazki Altzabehetin), 1959ko uztailean, 4 haurreko familia batean. Haurren arteko gazteena da. Haren burasoak etxetiarrak ziren eta bizi baldintzak ez ziren errexak (etxean ez zen bainugelarik, ez komoditaterik, 1970eko hamarkadaren erdia arte). Titika herriko eskola pribatuan ibili zen, zertifikata erdietsi arte, 14 urteetan. Ondotik, torneatzaile-fresatzaile Lanbide Gaitasun Agiria (CAP) iragan zuen, Maulen (1974-1977), eta gero, 1978an, Etchandy zapata lantegian lan egin zuen, bere aitarekin. Laneko esperientzia horren ondotik, zurgintza formakuntza lasterra segitu zuen, 9 hilabetez, Tarbeko AFPA zentroan, 1980an langabezian gertatu aitzin. 14 urteetan, bere herrian Pierre Aguerrek, ezinaz Garat Arhanek, ematen zituen dantza kurtsoak segitu zituen, baina Jean-Pierre bere anaia zaharrragoak zizkion lehen urratsak erakutsi. 17 urteetan, maskaradetan parte hartu zuen eta euskal nortasunari ohartu zitzaion, bereziki dantza ekitaldien bidez. Philippe Oyhamburuk galdeginik, Etorki balletetan sartu zen, 1981ean. 1982an sorlekutik Parisera joan zen (1982-1993). Titika Recalt, herrira itzultzean, Xiberoko Botza euskal irratian lanean hasi zen. 1993an bere lehen sorkuntza burutu zuen, Oierkoren Trajedia pastorala, 2006an Ahüzkiko lepoan eman zena. Antzerki molde herrikoi horri berrikuntza ekarri nahi dio eta 2009an Belagileen Trajeria idatzi zuen, urte hartan Aloze-Ziboze-Onizegaineko bizilagunek eman zutena. Etxebarre 007 ikusgarriko testuak ere idatzi zituen. Ikusgarria Etxebarren eman zen, 2007an. Kazetaria eta antzerkilaria da. Gaur egun, Xiberoaren eta Gipuzkoako Oiartzunen artean bizi da, non familia baitu (7 urteko semea badu). Hebentik konpainiako kide da. Konpainia hori Xiberoko molde artistiko guzien sorkuntzaren eta transmisioaren alde lanean ari da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 204 | 204 - Dominika Recalt | 2014 | 1:31:35 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Etxetiar seme | 0:02:23 | |
| 2 | Sasoineko lanak | 0:06:47 | |
| 3 | Haurraren estatusa baserrialdean | 0:01:57 | |
| 4 | Eliza katoliko instituzionalaren boterea 1960 urteetan | 0:05:33 | |
| 5 | Bere aitatxi ; gizonaren eredu soziala | 0:07:40 | |
| 6 | Bere ama ; etxeko emaztea | 0:06:42 | |
| 7 | Kantari eta dantzari familia euskaldun militante bat | 0:06:23 | |
| 8 | Euskal dantza : ikasketa eta lehen esperientziak | 0:06:57 | |
| 9 | Urte gazteak eta Pariserat abiatzea | 0:06:01 | |
| 10 | Dantza, kantua, antzerkia : inspirazio elementuak eta sorkuntza iturriak | 0:04:12 | |
| 11 | Pastoral idazle kritikoa eta berritzailea | 0:06:14 | |
| 12 | "Oiherkoren Tragedia" pastorala | 0:01:27 | |
| 13 | "Belagileen Trajeria" pastorala | 0:09:02 | |
| 14 | Gizadiaren emetasun partea ; heziketaren formatatzea | 0:07:45 | |
| 15 | Jakintzaren transmisioa | 0:05:50 | |
| 16 | Euskal kultura: transmisioa berriz pentsatzekoa | 0:03:07 | |
| 17 | Euskal kultura: aberastasuna ala oztopoa ? | 0:03:23 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastoral idazlea: heroien kultoa hautsi | 0:04:28 |