Saltzaile ona izan behar da arteaz bizitzeko?

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Hor ere uste dut talentua ez dela nahikoa. Behar duzu jakin gauza anitz egiten zure burua saltzeko. Hori hola da baina ez da bakarrik komertzial ona izatea ere. Komertzial onak badaki edozein produktu saltzen. Nik ez dakit, nik nire nirea badakit saltzen, edo hobeki erranik defenditzen, barnetik heldu baita, nik sortu dudan gauza bat da orduan errexa zait. Gero bestearen lana defenditzea ez da hain errex. Gero parean konbentzitu behar duzun hori edo horiek, zenbat dira? Izan ere hor sartzen zara beste puntu batean, alegia zenbat entzule da gure eskaintzarendako? Antolatzaileak zer bultzatu nahi du? Egiazki bultzatu edo bakarrik gauza dirdiratsua hautatu nahi du? Hor badago zer erran, adibidez, 2011 urtean Zamudion 30 pertsona Kalakan taldearentzat, 2013 Madonaren bueltatik itzultzean 700 ziren. Kalakan ez da asko aldatu urte batez. Bada hor zerbait gogoetatzeko."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:01:36

Erreferentzia: EKL-13-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-12

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.