Kantuak duen toki garrantsitsua bere bizian

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Bai txikitatik biak egin ditut, kantua eta dantza. Nire amak kantatzeko klaseak ematen zituen neskenegün goizero, oren bat kantu eta oren bat dantza. Nire burasoek bestalde, Laguna taldearekin, astebururo kontzerturen bat ematen zuten Xiberoan gaindi, orduan astebururo herriz herri ibiltzen nintzen ni ere, plazan lehen lerroan, nire bankuan, burasoei so eta ikasten.

Gero Eskiulan, 18 urterekin maskarada bat egin genuen eta ikusgarriak eskaintzen hasi nintzen nire herrian, Xiberotik anitz ibili naiz ere sorkuntza ezberdinetan parte hartuz. Adibidez Berritza Konpainiarekin Bakuna Show, Üda batez, ikuskizunetan eskaini genituen, hor dantza garaikidea sartu genuen, Xiberotar dantzarekin uztarturik. Baküna Show sorkuntzan xiberotar dantza nagusi zen baina gauza berria zen guretzat halere. Fábio Lopez koreografoarekin urrunago joan ginen dantza garaikidean eta galdu egin ginen ere pixka bat, galderak sortzen hasi ziren, ala nola noraino joan nahi genuen dantza garaikidearekin, gure urratsak zertan gelditzen ziren, gu zertan ginen, muga nun ote zen... Hor ohartu nintzen gure xiberotar dantzak zerbait galtzen zuela garaikidea gehiegi sartuz geroz. Nik dantza garaikidea maite dut baina gure kultura salbatzeko eta urrunago joan arazteko ez dakit muga non den eta noraino joan daitekeen, ez da errexa.


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-07-20

Iraupena: 0:02:48

Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-3

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-3

Gaia(k): Kantua eta musika, Zuberoako dantza, Dantza eta sorkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.