Sorgina

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Sinesmen mundu hori ez dut ongi ezagutzen, baina egia da sorgin bat badela nire bizitzan, ez dut izendatuko baina bada. Anitz lagundu ninduen, eta lehena izan zen erran zidana: “Zure bizitza zurea da, zuk kudeatzen duzu zure bizitza, ez besteek”. Eta hitz horiek diferentzia handia egin dute nire bizitzan. Eta hori ikasi dudanaz geroztik, egin ditudan hautu guztiak, nire bizitza nire eskutan dela barneratu ondorengo erabakiak dira. Diferentzia handi bat egin du nire bizitzan. Nire etxeko premu kargu horri uko egitea hortik dator, Kalakan uztea, hortik dator. Erran nahi dut kontzientzia hartu dudala, laket ez nengoen leku batean, edo ikusten ez nuen bide bat hartzean aski nuela hori onartzea eta beste bide bat hartzea. Eta nirea hartuko dut, agian hamar urteren buruan ohartzeko hori ere ez zela bidea, baina hori bidea egin eta gero dakizu. Santiagoko bidea egin nuenean, ohartu nintzen ere  hori horrela dela, ez da Santiagora heltzea inportanteena, bidea da inportantea. Eta bide horretan anitz ikasten duzu, eta ikasten ari naiz. Batzuetan haserre naiz ere, amorrua dut, denbora galtze bat dirudielako, baina ikasi dut... Orduan ontsa da."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:10

Erreferentzia: EKL-13-14

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-14

Gaia(k): Sineskeriak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.