Euskararen aztertzea, hemendik kanpo
Bai, dudarik gabe. Egia erran euskara aipatzen duzularik etorriko den lehen galdera da euskara nondik datorren asmatu den... Baina guk ez dugu horretan lan egiten. Oinarri moduan erran dezakegu hartzen dugun lehen premisa dela hizkuntza garunean dugun zerbait dela. Hori horrela den neurrian hemengo haur batek ikasteko dituen berezko gaitasunak eta Afrikako Etiopiako batenak berdinak dira. Beraz testuinguru horretan euskara berez zer den ez da gure lan ildoa, guk euskara beste hizkuntzekin konparatzen edo ikertzen denean zer ekartzen duen aztertzen dugu. Egia erran inor/ezer inguruko lan hauek nazioartean erakutsi ditugu, nazioarteko mintzaldietan, hor gure hizkuntzan dauden molde hauekin gertatzen dena azaltzen dugu eta honek zer erakusten duen beste hizkuntzekiko edo nola interpretatu beharko genukeen aipatzen dugu, antzekotasunak behatzen ditugu, garunean zerbait unibertsala bezala baldin bada, zer dira antzekotasun horiek. Egia erran oso ongi hartu da euskara, bai bere kutsu historiko eta misteriotsuarengatik eta bai eta ere, euskarak ikerketari modu formalean ekartzen dion konparatze aukerengatik.
Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2021-09-03
Iraupena: 0:01:53
Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-5
EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-5
Gaia(k): Euskara, Literatura eta irakurzaletasuna
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.