Musikari, kantari, idazle, itzultzaile...

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Dependi nork galdetzen didan, amaren alaba naizela ere ahantzi duzu. Bai egia da, horiek guztiak badira. Itzulpengintzari doakionez, lengoaia zientzia ikasi ondoren, Gasteizera joan nintzen itzulpengintza ikastera. Itzulpena ikusten dut gehiago ogibide halere, nahiz eta anitz interesatzen nauen eta ez nauen aspertzen, itzultzen maite dut. Musika aldiz, ogibide izango balitz nahiko nuke, baina gehiago ikusten dut zaletasun gisa eta beharrezkoa dudan adierazpide gisa. Idazle aldiz, oso gauza berria da, orain arte aurkezpen txartelean ez zen horrela agertzen, baina egia da nik kantuak idatzi izan ditudala beti. Orain aldiz, proiektu bat badut idazle egonaldi batean idazteko baina ez naiz hainbeste urrunduko izan ere olerkiak idazteko noa (ikus. Nahia Zubeldia, Nekatoeneako idazketa egonaldiaren irabazlea albistea). Esperientzia honetan, nahi dudana da idaztera joan, nire burua biluztu eta egiazki, aitzakiarik gabe idatzi, tripan zer dudan ikusi; baina formatuaren aldetik ez da hain ariketa berria."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:01:36

Erreferentzia: EKL-20-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-1

Gaia(k): Kantua eta musika, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.