Musika estiloak

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Ez dut musika ikasi, dena modu autodidaktikoan egin dut eta segitzen dut horretan, jendeen artean, ahoz aho ikasten dut, bere alde on eta txarrekin.

Baina estilo ezberdinak izanik ere, ez dut inoiz heavy metal musikarik, ez jazz, ez musika elektronikorik egin, egon naiz pop-rock estilo herrikoian beti. Folk musika ere egin dut, kantu tradizionalean egon naiz, ez nuen baitezpada hori bilatzen baina Labèque ahizpek eta hurbileko beste pertsona batzuk errepikatzean, horretan gaitasuna eta ezagutza banituela eta zergatik ez nuela erabiltzen, ohartu naiz eta erabili dut. Obelix bezala nengoen, barne horretan sortu nintzen eta beraz ez nion horri inportantzia handirik ematen. Baina egia da bere inportantzia badu eta nire ibilbidean badu inportantzia. Baina aurreko galdera gogoratuz, niretzat lehentasuna zen sortzea eta horrek segitzen du. Egia da ez dakidala esplikatzen zergatik baina sortu behar dut.

Gero kasu, sortzea hitz handi bat da; zenbat dira egiazki sortzen dutenak, gauza zinez berria eta erreferentziarik gabekoa sortzen dutenak? Nik sortzen dudanak mila erreferentzia ditu orduan ez da sortzea, irakurketa bat dela errango nuke." 


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:17

Erreferentzia: EKL-13-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-4

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.