Bere ibilbidea : ikasgelatik antzokira

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Gauza bat zuzendu nahi dut: errextasuna dudala diozu baina nik sufritzen dut anitz! Ez dut talentu berezirik eta landu behar dut anitz! Hori erranik, Seaskako langile irakasle izana naiz nire bizi guzian. Lehenik Kanboko ikastolan eta gero Uztaritzeko ikasle handienak ukan ditut hogeita hamar urtez. Antzerkia aspaldiko istorioa da. Ttipitan jada, sorterrian, Mugerren, parte hartu nuen herriko antzezlan batean. Gero, hogei urte pasa nituenean, Hazparneko Bordaxuri taldeak jokalari bat falta zuen eta norbaitek galdeginik taldean hasi nintzen. Bordaxurirekin segitu nuen zenbait urtez. Garaian formakuntza anitz egiten genituen, gorputz espresioa lantzen genuen Oiartzungo talde batekin. Gurutzamendu anitz bazen ipar eta hego Euskal Herriaren artean eta geroztik ez naiz sekulan gelditu. Erran behar da nire amak biziki maite zuela antzerkia. Garai hartan herri anitzetan antzerkiak muntatzen ziren herrian bertan antzezlan bat eskainiz, urtean bi aldiz edo.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:02:25

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-1

Gaia(k): Antzerkia, Euskararen erakaskuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.