Ondare immateriala atxikitzearen garrantzia
Hasteko ondare immaterialak leku handia hartzen du Euskal Herrian. Ahoz edo gorputzez transmititzen diren gauzak erresistentzia tresnak bezala ikusten ditut, euskaldun gisa irauteko tresnak alegia, denboran nor garen ulertzeko tresnak. Orduan erran gabe doa inportantea dela horren bizirik atxikitzea, transmisioaren erronka sekulakoa da, eta gauzak nola transmititzen diren oinarrizkoa da ere. Ez da bakarrik ondarea kontserbatzea, euskarri batean grabatzea edo pausatzea, erronka handiena da bizirik atxikitzea. Gure eginkizuna da ondare hortaz birjabetzea eta horrekin aitzina joatea, biziki tresna baliosak direlako, erresistentzia tresnak dira zinez. Eta lehena hizkuntza da dudarik gabe, mundua begiratzeko eta ulertzeko tresna inportanteenetakoa da beraz atxiki behar da.
Lekukoa(k): Maia Iribarne-Olhagarai
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2022-01-05
Iraupena: 0:01:48
Erreferentzia: EKL-26-EKL 26-7
EKE-ren artxibo-kodea: EKL 26-7
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.