Haren lan berria, Lurbinttoko ohoinak komikia

Lekukoa(k): Adur Larrea

Lurbinttoko ohoinak (EKE-Elkar literatura bekaren proiektu irabazlea) kukutzen ziren Altzuietako etxean, Itsasu, Ezpeleta, Larresoro eta Kanbo arteko lur eremu batean, gaur egun supermerkatua eta enpresa gunea hartzen duen eskualdean hain zuzen ere. Komiki proiektu hau hasi zen duela hainbat urte, Bertsolari aldizkarian kolaboratzen nuelarik. Bertso zahar bat hartzen genuen eta komikiratzen genuen. Halako batean Lurbinttoko Ohoinak deitzen zen bertso batekin topo egin nuen Xabier Kaltzakortaren artikulu batean, non aztertzen zituen urkaberako bidean edo kartzelan zaudenen bertsoak (ikus artikulua Bertsolari aldizkarian, 84. zkia, 2011ko negua, 58-62 orr.). Hortik atera nuen Lurbinttoko ohoinen artikulua. Artikuluan Kaltzakortak erraten du ez dakiela istorio asmatua den eta ez daki kokatzen bere testuinguru historikoan. Orduan ni Lurbintto toponomotik hasi nintzen hariari tiraka eta euskara aldetik, Lapurdi barnekaldean kokatzen nuen. Azkenean atxeman nuen Itsasuko Lurbintto eremu hori. Eta bai, han gertatu ziren garaian ezagunak baina geroztik ahaztuak izan ziren ekintza batzuk.

Ohoin banda bat zegoen, egia erran, ez ziren arras ohoinak, baina ibiltzen ziren eremu horretan mendeku bila. Orduan, komikia 1795-1796garren urteetan kokatzen da, iraultza frantsesaren ondoko urteetan hain zuzen ere. Hor Frantziak gerra deklaratu zion Espainiako monarkiari eta beste Europa erdiari ere, Konbentzioaren gerra delakoan sartu ziren.

Garaian, iparraldeko jende anitzek borrokatu zuten Errepublika frantsesaren kontra eta Espainiaren alde. Espainolek gerla galdu zutenean, bizirik atera ziren iparraldeko jende horiek etxera itzuli zirenean, etxeak okupatuak, erreak edo haien lurrak beste norbaitek hartuak topatu zituzten. Nolabait erraiteko, hustu zuten Lapurdi jendez eta Landetara deportatuak izan ziren denak, haur, emakume, gazte zahar, denak Landetara bidali zituzten.

Gero handik itzuli zirelarik ere, gauza bera, haien lurrak, etxeak, lau sosak galduak. Orduan, nire irudikotz juntatu ziren alde batetik gerratik zetozenak, armaturik, esperientziarekin eta mendeku gosez, bestaldetik deportatu horiek eta azkenik bertako beste hainbat jenderekin elkartu ziren eta sortu zuten halako banda bat, aski egonkorra, urte eta erdi pasa ibili zena 1796ko udazkenean, gauero ekintza bat egiten.

Adibidez norbaiten etxea tirokatu zuten, beste baten mahastiak erre, baten etxean sartu eta jantziak ebatsi zituzten, halako ekintza xumeak ziren, egia erran ez zuten gauza handirik ebasteko gerra oste baten ondotik. Banda horren istorioa kontatzen da komikian.

Kontextua konplexua da, zaila da, aldrebesa da ulertzeko garaiko egoera. Niretzat hala izan da, historialaria ez naizenez gero, gauza batzuk ulertzea zaila egin zait eta zailagoa adieraztea batzuetan. Guzti hori saiatu naiz argitzen Lurbinttoko Ohoinak lanean.


Lekukoa(k): Adur Larrea

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-10-17

Iraupena: 0:05:42

Erreferentzia: EKL-31-EKL 31-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 31-1

Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.