Xiberoa, inspirazio handiko iturria

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Prefosta badela zerbait hemen, Xiberoan, Euskal Herrian eta Basaburun, sustut enetako. Nik beti maite izan dut hemen, oihanean, mendian lo egitea. Beste herri ttipi batera joan nintzelarik ikasketentzat ohartu nintzen hortaz. Izan ere Parisen zaudelarik bizimodua ezberdina da erabat, baina herri txiki batean egonik ohartu nintzen bazela bizi bat erreka eta oihanen artean, hemen badirela kantuak, dantzak eta kultura guzti hori. Nik anitz maite ukan dut Parisen bizitzea. Jende anitz ezagutu dut, gauza anitz egin ditugu. Egiazko borroka bat zen bertan bizitzea, jendea ezagutzea, baina horrek sekulako indarra ematen zidan. Gero alaba bat ukan dugu, ondotik Covid garaia etorri da, gerla izan da eta guzti hauen artean, bat-batean hasi naiz pentsatzen hemen nago borroka batean, ez dut sosik hemen bizitzeko, baina zertan ari naiz hemen? Ohartu naiz Pariseko denda biologikoetan barazki ekologikoak erosi ordez, nahiago nuela nire baratzean nire mozkinak egin. Ohartu naiz bazela zerbait ez normala, eta behar nuela atzeman berriz harreman hori naturarekin. Alaba sortu zenean, Kosma deitu genuen eta kantu bat idatzi nion izarrei buruz, izenarekin lotura eginez. Baina ber denboran ohartu nintzen Parisen izarrak ez zituela ikusten! Orduan hor pentsatu dut ez zela posible izarrik gabe bizitzea.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:03:34

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-5

Gaia(k): Lagunartea eta familia, Baratzea, Natura, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.