Pilota eskuan

Lekukoa(k): Edouard Detchart

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia euskal pilotaren irakaskuntza eskolan da. ETCHEVERRY pilotariak 6 urtetik goitiko haurrei erakusten die esku huskazko jokoa. Aholkulari tekniko gisa, Edouard DETCHART pilotari hazpandarrak segida hartzen du 8 urtetik goitiko haurrei pilota jokoa irakatsiz. ETCHEVERRY eta DETCHART pilotariek gidaturik, haurrak ikusten dira pilotan ari Iholdi eta Armendaritzeko pilota lekuetan bereziki.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273702

Grabaketa herria: Armendaritze

Data: 1977-06-18

Iraupena: 0:15:03

Media mota: Bideoa

Gaiak: Pilota


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.