BER-10 - Jean-Baptiste Suhas
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Jean-Baptiste Suhasen korpusa soilik kantuz osatua da eta musikologia mailan interes bikoitza dauka. Interpretatzen dituen 11 kantuen artean 3 erlijiosoak dira, ahotsa eta interpretazioa xantre baten parekoak dituela. Beste 8 kantuak herrikoiak dira, batzuk 2 aldiz emanak, kantatuz edota errezitatuz ("Lili bat", "Ume eder bat"). Azpimarratzekoa 3 polifonia, Joseph Jaureguiber zuberotarrarekin bi bozetan kantatuak: "Amodio ohore" kantika, "Ziburutik Sarara" eta "Adios izar ederra" kantuak.
Humboldt Unibertsitateko Lautarchiveko eranskinetan, Jean-Baptiste Suhasen eskuizkribuak badaude, Hermann Urtelek fonetikoki zuzenduak: "Lili bat" (PK 124 : BER-10-11) musika pentagrama batekin osatua, eta "Ene maitia barda" (PK 102 : BER-10-12).
Oharra: grabaketa datari buruz, fitxa honek egun bakar bat baizik zehazteko aukera eskaintzen digu. 1916-03-20 hartua izan da. Data zuzena aurkituko duzue Berlingo erakundeen katalogoetan, pasarte bakoitzeko kanpo loturan klikatuz. Halaber, Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodeari buruz: fitxa mota honetan ezin izan ditugu denak zerrendatu, pasarte bakoitzean ongi zehaztua dago.
Hizkuntza: Euskara
Euskalkia: Lapurtarra
Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)
Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)
Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann
Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : PK 93--102,124,509--
Grabaketa herria: Arrangoitze
Data: 1916-03-20
Iraupena: 0:25:19
Media mota: Audioa
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | "Lili bat ikusi dut" kantua | 0:02:06 | |
2 | "Oi mirakuilu guziz" kantika | 0:01:29 | |
3 | "Huna Bildots eztia" kantika eta "Iruten ari nuzu" kantua | 0:01:53 | |
4 | "Amodio ohore" kantika | 0:01:46 | |
5 | "Ziburutik Sarara" kantua | 0:01:36 | |
6 | "Ziburutik Sarara" kantua - "Amodio ohore" kantika | 0:01:45 | |
7 | "Gernikako Arbola" - "Adios izar ederra" kantuak | 0:01:46 | |
8 | "Adios izar ederra" kantua | 0:03:23 | |
9 | "Urzo xuria" kantua | 0:02:58 | |
10 | "Ume eder bat" kantatua eta errezitatua | 0:02:06 | |
11 | "Lili bat" kantuaren bertsio kantatua eta errezitatua | 0:02:02 | |
12 | "Ene maitia barda" kantua | 0:02:29 |
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Sammlung Phonographische Kommission VII WS 238, Ethnologisches Museum, Staatliche Museen zu Berlin-PreuBischer Kulturbesitz / © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin
Euskaldun honen grabaketak Alemaniako bi erakundetan artxibatuak dira: argizarizko zilindroak Berlingo Etnologia Museoan, eta disko gramafonikoak Humboldt Unibertsitatean. Hots, kasuaren arabera, bi jabego ezberdin baditu. Humboldt Unibertsitateko artxiboen eskubideak zainduak dira. Kontsultagarri dira Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera). Etnologia Museoak artxiboen soinuak eta dokumentuen irudi numerikoak mintzoak gunean zintzilikatzea baimendu digu, eta horretarako zinez eskertu nahi dugu.