Bere ikuspundua fikzioari begira

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Beti pentsatu dut mutikoen kontu bat dela fikzioa, mutikoek behar dietela bestei erakutsi beste mundu bat asma dezaketela, ez dakit zergatik. Emazte gisa, gehiago interesatzen nau egiazko mundua ulertzea, gauzak nola egiten diren, nola hitz egin daitekeen gai batzuetaz edo beste eremu batera nola eraman daitezkeen. Noski, fikzioa egiten duten emazteak badira, baina nik ez dut beste mundu baten sortzeko beharra. Egiazko mundu honen parte txiki bat ulertzen badut, kontent naiz jadanik. Anitz maite dut fikzioak ikustea, baina nahiago ditut, egiteko maneran, beste forma bat hartzen duten fikzioak, bestela aski fite aspertzen naiz. Nik fikzioen egiteko gogorik ez dut. Dokumentaletan maite dudana da ere, modu aski librean lan egin dezakedala, nire materiala nahi dudanean hartuz eta grabatzera joanez. Ez dut berrogei pertsonen edo sos kantitate erraldoiren beharrik, eta nik gauza txiki eta sinpleak maite ditut. Molde horretan gauza zenbait egiten ahal baditut, kontent nauzu.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:03:24

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-7

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.