Gustatu zaion azken filma

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

El agua filma (Elena Lopez Riera) ikusi dut duela hilabete zenbait. Andaluzia aldean gertatzen da, limoiak eta laranjak ekoizten dituzten herri batean, non ez den deus iragaiten, non gazteek ez dakiten zertan ibili. Ber denboran, amañi batzuk agertzen dira eta kontatzen dute uraren eta emazteen arteko istorio edo mito bat. Filma fikzio bat da, baina emazte zaharrak dokumental bat balitz bezala agertzen dira. Anitz maite ukan dut filma, izan ere maite dudan dena nahasten du: mitologia, gazteen gaiak, nola egin gazteak herrian gelditzeko, eta gustatu zait ere nola nahastu diren denak filma egiteko moduan.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:01:56

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-9

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.