Proiektu berri bat esku artean

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Egia erran, Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak, emeki emeki Bitxiloreak eta Antton Larrandaburu bihurtu da, talde lan bat zen eta bakoitzak ekartzen zuen bere estilo berezia. Denborarekin ohartu naiz zaila bilakatzen ari zela zeren hastapenean, izenak dioen bezala, taldeko liderra izan behar nuen eta azkenean ohartu naiz nire izaerarekin, zaila zaidala liderraren alde hori asumitzea. Batzuetan talde kideei uzten nien posibilitatea edo libertate gehiegi eta gero emaitzarekin ez nintzen sobera eroso, edo emaitza gehiegi urruntzen zen hastapeneko nire ideiatik. Orduan talde berri bat abiatzeko erabaki dut, ni liderra izanik, baina aldi honetan lagunei argiki erran diet orain badakidala noraino eraman nahi dudan nire musika, beraz ez dut inor bortxatzen baina enekin ibiliko dena nik nahi dudana segitzeko izanen da. Hor nik ditut sortzen musika tresna bakoitzeko partizioak, ene buruan den guztia proposatzen diet musikariei eta horrela ez dut gehiago frustraziorik pairatuko, nire proiektuaren jabe izanen naiz. Berriz joanen naiz musika sinpleago eta zuzenago batera, indie-rock edo post-punk kantuak, gauza xumeak erran nahi ditut post-punk musikaren gainean, duela hogei urte egiten zen musika hura alegia, gauza sinpleak eta zuzenagoak."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:05

Erreferentzia: EKL-19-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-4

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.