Olentzero: Mari Domingi-ren pertsonaia

Lekukoa(k): Libe Goñi Garate

Ipuin batzu badira biziki politak Olentzerori buruz eta hor pertsonai berri bat sortu zutena, Bizkaia inguruan, Mari Domingi izenekoa, Urruñako ikastolara joaiten dena badu urte batzuk erranez Olentzeroren laguntzaile dela, bai eta ere Sarako ikastolara eta lehen aldikotz etorri da Baionara  eta ikastolako haurrak biziki pozik ziren. Bere ipuina ikusi baitute benetan pertsonaia bat... Erraiten dute « izena duen guztia omen da », utz dezagun horrela.

Mari Domingi uste dut dela imaginazioa, ipui bat haurrei kontatzen dieguna, Mari Domingi emazte behartsu bat baina bihotz handi bat duena, baduelarik  ikatz ttipi bat joaiten da etxez etxe ematera baina herriko jendea trufatzen da beretaz arropa itsusia duelakotz eta nehork kasu egiten ez diolakotz. Baina bihotz oneko emazte bat da eta Olentzero konturatu da eta deitzen dio errateko :

- laguntza behar dut,  opari batzuk eta ikatza banatu behar ditut, etorriko zira nire laguntzera ?

- Bai, etorriko naiz

Eta arropa polit bat ematen dio opari bezala  eta joaiten da berarekin bizitzera.

Ixtorio bat da bainan izen bat badu, utzi  dezagun horrela eta utzi dezagun haurren imaginazioa bizitzen pozarekilan.

Ez dakit nondik datorren Olentzero eta Mari Domingiren arteko lotura.Nik ikasi dut ixtorio hori ikastolan, berria da. Olentzero da pertsonai bat zaharra, Mari Domingi berria da, beharbada jende batzueri iduritu zaie Olentzerok triste zela eta laguntzaile bat behar zuela, ez zuen oparirik ekartzen eta orai ekartzen ditu orduan laguntzaile bat behar duela eta emazte bat ezarri diote  ondoan... Zendako ez  diote  gizon bat ezarri  ? Ez dakit... Emazte bat ezarri diote eta emazte horri erdi aroko txapel bat ezarri diote ....

Xehetasunak

Edorta Murua Ugartebururen (Donostia Antiguako Bagera) ihardokipena:

2014ko abendoaren 18an, eke.eus atarian dagoen Libe Goñi andereñoaren lekukotasuna entzunik Mari Domingiri buruz, oroitzapen hau eta argazki batzu bidali dizkigu Edorta Murua Ugarteburuk.

"Jakin gabe beste nunbaiten lehenago sortuko zanik, esatea daukat 1994 ean Donostiako Antigua auzoan euskararen alde lanean ibiltzen ginen taldetxo batek Mari Domingi pertsonaia erabiltzen hasi ginela.
Elkartetxoa Donostiako Bagera elkartearen barruan zegoen eta "Antiguako Bagera" deitzen gendun. Bertan 5 edo sei pertsona ibiltzen ginen.
Beste ekintza batzuen artean, (Egunkariaren aldeko crossa, perretxiku bilketak, hitzaldiak, San Juanetako lore sorta, Kaldereroak eta abar) antolatzen gendun. 
Gabonetan auzo bertako ikastolarekin batera hasi ginen Olentzeroren desfilea antolatzen.
Antiguako Bagera elkarte hontan sortu zan gure Mari Domingi pertsonaia. Eta bere izana, Olentzeroren bikoiztasuna bezela ikusi gendun (ez bikotea). 
Gabon jaiak baino lehen, Mari Domingi, gure auzoko eskola eta ikastola bisitatzen zuen, eta bertan haur eta gaztetxoei Olentzeroren etorrera iragartzen zien. Baita ere Olentzerori idazteko eskutitzak banatzen zitun.
Gero olentzerorekin batera, eta bere ondoan, desfilean parte hartzen zuen. Honen amaieran, Antiguako Benta Berri auzoko plazatxo batean eta aintzinako sukalde bat bezela apaindutako leku batean, Olentzerorentzako idatzitako eskutitzak jaso eta intxaurrak banatzen zuzten.
Ekitaldi guztiaren antolaketan, Antiguako Bagera, Antiguotarrak dantza taldea eta Auskalo aisialdi taldeak ibiltzen ginen. 
Gai honen inguruan ipuin bat ere margotu zen eta uste dut ikastoletan zabaltzen hasi zela".


Lekukoa(k): Libe Goñi Garate

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-08-02

Iraupena: 0:02:57

Erreferentzia: 193-14

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 909

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-911

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Ipuinak, mitoak eta istorioak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.