Euskal Herriko ondare immaterialari buruzko ikusmolde bat

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Bilaka interesatzen da ondare immateriala oinarri duen sorkuntzaz. Zer gorde behar da? Zer baztertu? Nire ustez, lehenik luze eta zabal ezagutu behar dira gure ohiturak, gure dantza tradizionala ezagutu, horren osagaiak, mugimenduak, nola interpretatu eta zein testuinguruan, bere eragina gizartean... Aurre baldintza horiek betetzea garrantzitsua da. Gero, beste gai bati begira jarri behar da gure interesa, beste hizkuntza batzuek ikasi behar dira. Ideia da ez duzula zure hizkuntza ongi ezagutzen atzerriko hizkuntzarik ez badakizu. Ez da bestearen beldur izan behar edo beste zerbait ikastearen, dantzatzearen beldur izan behar….Besteak bere ingurumena erakusten digun heinean, gure burua hobe ezagutzeko parada ematen digu. "Bitarte" horretan existitzen dira gauzak. Niretzat arrazoinamendu hori funtsezkoa da, gauzak existitzen direla beraien arteko loturari esker. Gogoeta hori ezinbestekoa da sorkuntza prozesua hasi aitzin.

Auzoaren irudia gustatzen zait horren islatzeko; auzo bati buruz, ainitzetan erraten da haren identitatea gorde duela. Identitatea atxikitzen den edo arriskuan egon daitekeen kalitate bat da….Auzoa irentsia izan daiteke eta bertako biztanleak, bizimodua, mintzaira desager daitezke sortzen den hiri multzo berri batengatik. Orduan galdera hau dator : Zer egin daiteke auzoa bizirik mantentzeko ingurumen aldakor batean? Ideia hori dantzara edo tradizioarekin lotura duten beste alorretara eramanez geroz, nola egin horiek bizirik egon daitezen mundu aldakor honetan ? Dantza edo auzoa aldatzen badugu, bestelakotzen badugu ingurumen berriari egokitzeko, haren izaera aldatzen dugu eta ondorioz ez da berdina, desegin da... Ondorioz, euskal dantza, euskal kultura da beti ? Hor dago konplexutasuna.

Galdera eta gogoeta horiek egon behar dira dantza tradizionalean oinarritutako sorkuntza hasi aitzin; gizarte garaikidean dantza tradizionala existitu dadin, gure arduraz eta karguaz ohartu behar dugu. Babestu baino, aktibazio hitza nahiago dut, gure baliabideak aktibatu, daukaguna zabaldu, gure artean soilik egotea ekidin, gure kultura osatzen duten elementuak bizi arazteko desmartxak eduki. Behintzat hau da gure bidea; gauzak esperimentatzen ari gara dinamika bizi batean. Ez dezagun ahantz bestalde tradizio hitza, transmisiotik datorrela eta latinoz, tradere hitzan traizio ere badela, etsaiari norbait salatzea alegia. Beraz, tradizio hitzaren erroan bertan, traizioa dago. Nahi eta nahi ez, dantzak eta musikak, garaiarekin aldatuz doan herri batenak dira, ondorioz tradizioak ere aldatzen dira. Dinamika horren eragile izanik traizio baten aktore gara nonbait. Gero bakoitzari doakio arduraz jokatzea eta kurtsorea non kokatzen den asmatzea. Bilakaren kasuan, bi bide hautatu ditugu: tradizioen eta erritoen kontserbatzea batetik eta ikuskizun berriena bestetik. Bi kasuetan, elkarrekin egoteko, momentuak eta emanaldiak partekatzeko moduak dira, gure identitatea osatzen duten tarteak".


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:05:58

Erreferentzia: EKL-4-EKE-4-6

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKE-4-6

Gaia(k): Dantza eta transmisioa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.