Nortasunaren eragina lanean
"Bai erabat, hark erabakitzen du guztia izan ere usnak bultzatuta lan egiten dut, prestakuntzarik gabe. Bidaiatzen dudanean, zerbait prestatzen dut, baina gero ez dut bide hori segitzen, topaketen, intuizioaren arabera ari naiz. Nire baitan dauden tradizioen eginmolde bat dela uste dut. Argazkilaritza hautatze kontua da gehienetan, kuadroa hautatu behar da, argia, eta gero goaitatu behar da argi hori lortu arte. Presarik gabe lan egitea nire nortasun kulturalaren parte da ere nonbait, funtsezkora jotzea, apainkeriak baztertuz, nire xiberutar, baserritartasunaren alde dira. Kostaldeko jendea azkarrago bizi dela iruditzen zait, baina ez Tolosa edo Bordele bezalako hiri handietan bezain bat halere. Uste dut Xiberuan jende irekia dela, gauza ezberdinetan interesa du, nahiz eta anitzetan kontrakoa dirudien. Horrek ere itxuratzen nau. Barkoxen, Topet Etxahun herritar gisa ukateaz harro gira, eredugarri da niretzat, gizonak maitasunez hil du eta hori gauza azkarra da. Agian bakardadeak, denborak, isiltasunak eskaintzen digute beha egoteko gogoetatzeko, sortzeko aukera."
Lekukoa(k): Polo Garat
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-03-08
Iraupena: 0:02:13
Erreferentzia: EKL-17-5
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-5
Gaia(k): Argazkilari
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.