Pariseko Orsay-tik, Baionako Euskal Museora

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Hiru urtez baizik ez nintzen egon Orsay Museoan, guti da. Pariseko etapa hori aitzin, beste museotan kudeatu nituen obrak izan dira gehiago motibazio ildoa. Hemen ere, lanak aurreikusiak dira auzoan zein Bonnat Erakustokiaren inguruan, orduan, obrak egiten nireganatu ditudan esperientziak izan dira erabakigarriak. Bestalde betidanik erran nion nire buruari lan ibilbidea bukatu aitzin, zerbait egin behar nuela nire lurraldearen alde. Bi aldiz itzultzeko parada ukan nuen jada baina ez nintzen ezer ekartzeko gai ikusten. Orain aldiz, dakidanaz zerbait proposatzeko momentu egokia dela uste dut. Museo batean proiektu bat eraman ahal izateko, sei pa zortzi urte behar dira, lekuan egokitzeko, eroso sentitzeko eta lan baten hasteko, orduan garaia zen. Hemengo postua hutsik gelditu ez balitz, Orsay etxean egonen nintzen oraindik urte bat edo bi arazorik gabe. Erran gabe doa, lana erabat ezberdina dela baina osagarria ere bada, eskualdearekin interesa edukiz geroz noski, bestela ez zatoz Baionako Euskal Museora. Gero, kontserbadore lanaren oinarriak berdinak dira denetan eta museo berritzailearenak ere bai. Beraz, motibaziorik handiena familiakoa da, lurraldekoa, eta sorterrian zerbait baliosa egiteko gogoarena ere bai."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:02:20

Erreferentzia: EKL-18-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-1

Gaia(k): Ibilbide profesionala, Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.