Turismo kulturala vs hondartzako turismoa

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Ez dut uste, baina bidean dela iruditzen zait, ez dut etsitzen. Jakin behar da luzaz, lurralde hau izan dela aisialdirako gune handia hegoaldeko jendearentzat, eta hori aspaldidanik, Franco garaian jada horrela zen eta joera areagotu baizik ez da azken hiru hamarkadetan. Erran daiteke, hurbileko turismoa, Akitania, Okzitania zein Gipuzkoa aldeetakoa, hondartza, eguzkia edo, industrializazioaren eraginez Bizkaia aldetik desagertutako herrixka zuri eta gorrientzat zetorrela lehen lehenik. Hona, topiko guzti horien bildumaz gozatzera heldu ziren. Orduan uler daiteke datorren jendeak hori bilatzea eta nahikoa duela horretaz gozatzearekin. Baina nik uste hori gure atzean da jada. Hori aldatzen ari da, batzuetan azkarregi ere aldatzen ari dela errango nuke. Iruditzen zait erdibide bat dagoela bazter hauek diren bezala atxikitzeko, garatzen utziz eta dena betoiztatu behar izan gabe. Bestalde bazterrak ulertu behar dira babesteko, eta hona, besta, kirola eta bazter ederrak ikustera datorren kanpotar orori, gustuko duen ingurumen hori delikatua dela azaldu behar zaio. Babestu nahi badugu, lurralde osoa molde orekatuan kontutan hartzen dituen garabide ezberdinak landu behar ditugu. Inportantea da gogoeta hori bultza dezagun, ezin dugu baztertu, nahiz eta errazago den aurrera ihes egitea, oinarrizko gauza horiek ukitu gabe bazterrean utziz."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:03:22

Erreferentzia: EKL-18-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-10

Gaia(k): Mendia eta hondartza, Turismoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.