Zine industriaren kokapena gure mapan

Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

Leku ezberdinetan daude guneak; Gipuzkoan, Donostian, Oiartzunen badira estudioak eta plato oso handiak ere. Gero Bilbon, post-produkzio lan asko egiten dira eta Gasteiz ere gero eta gehiago aipatzen ari da. Oro har sekulako industria garatzen ari da Euskadin, baina ez da bi egunez gertatu, duela berrogei bat urte hasi zen dinamika hori. Basque Audiovisual marka gero eta gehiago bultzatzen ari dira eta emaitzak ikusten ari gara azken urteetan. Ni horretan sartua naiz beste ekoizle andana batekin, nazioarteko merkatuetan mugitzen gira eta hemengo presentzia segurtatzen dugu. Uste dut hemen ere Basque Audiovisual markarekin bat egin behar dugun industria garatzeko.


Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-03-29

Iraupena: 0:01:17

Erreferentzia: EKL-23-EKL 23-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 23-6

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.