Zergatik existitzen dira oraindik museoak?

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Egunero nire buruari galdegiten diot: « Zergatik existitzen dira oraindik museoak? ».

Lehen erraten nuen bezala, tresna zaharra da, 1789ko garaikoa, aberastasunak herriari itzuli zitzaion garaikoa alegia, objektuak itzuliz, aberatsen esku gelditu zen jakintza eman zitzaionean. Hemen oso aberatsak ez gara, bi museo baizik ez ditugu, baina jende bisitari kopuru handikoak neurriaren arabera. Baina jendeak zergatik duen objektuen beharra galdetzen diot nire buruari, zergatik ez den konformatzen INAren (ikus-entzunezkoen biltegia) bezalako biltegiekin adibidez? Azken finean, objektuak, existitu diren gauzen lekuko garbiak direlakoan nago... Iruditik, bideotik edo lekukotasunetik haratuagoko lekukoak dira, erlikiak bezalakoak dira. Baina hiltzera ez baditugu kondenatu nahi, hitz egiten utzi behar zaie, ingurumen bat behar dute. Bestalde, nostalgiaren zentzu azkar bat dago hor ere, bestela zergatik egoten da jendea joareei beha? Azkenean, euskarri birtualak badituzu eta joarea ondoan, askoz hobe. Hemen bildutako objektu guztiek badute ere alde estetiko handi bat, ez dira erlikiak bakarrik, batzuek herri jenioa deitzen diote horri, baina egia da gure arbasoak egiazko artistak zirela, horretarako pretentsiorik eduki gabe ere, arta handiz sortzen zituzten objektu horiek. Euskal zibilizazioa begiratuz geroz, ohartzen gara margolari ainitzik ez dagoela eta hori eguneroko gauza ttipi guztiak egiteko orduan, bakoitzari ematen zitzaion mimoarengatik da. Dimentsio estetiko hori existitzen da euskal zibilizazioaren atal guztietan. Euskal dantzari bat ikustean, galdegin dezakegu nolatan hogeita hamar berrogei urteko pertsona batek interes estetiko bat ukan lezakeen jauzi horiek ematerakoan. Hemengo ezaugarri magiko bat da. Orduan sinisten dut hori guztia egiatan ikusi behar dela. Objektuak aipatzen ditudanean, gauza immaterialez ari naiz ere bai, euskal dantzari bat ez baduzu inoiz ikusi, ikusi egin behar da."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:03:43

Erreferentzia: EKL-18-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-12

Gaia(k): Ondarea, Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.