Ondare immateriala atxikitzearen inportantzia

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Ez baldin bazen ondare immaterialik, kulturarik ez zen izanen. Pertsona fisikoak izanen ginen baina ez ginen deus izaten ahal. Enetako agian izugarri indartsu da, Xiberoan horrela bizi baikara, nire bizia, dantzaren, kanten, hizkuntzaren inguran egiten da osorik, nire bizia horrela ikusten dut eta nire lagunena ere. Beste herrietan ere, Frantzian adibidez, kultura oinarrizkoa da jende anitzendako. Hori gabe ez gira deus izaten ahal eta galtzen bada, zer izango ginateke? Ordenagailu bat? Adibidez, Eskiulan ikusten dut maskaradarik edo pastoralarik ez dela gehiago izanen eta hor ikusten dut gure kultura, ondare immateriala galtzen ari dela amiñi bat; helbururik gabe, ikuskizunik gabe jomugan, dantza eta musika, antzerkia galtzen ari dira, eta ondorioz dantza edo kantu kurtsoak ez dira segiko haurrentzat.


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-07-20

Iraupena: 0:02:47

Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-4

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-4

Gaia(k): Kultura, Ondarea


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.