Bonnat Erakustokiarekin bat egiteko asmoa

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Ez dago Bonnat Erakustokiarekin bat egiteko proiekturik, baina jakin behar da bi museoak bizkarrez bizkar eta parez pare daudela ber denboran. Aldiz, bada Euskal Museoa Jacques Lafitte karrikan, monumentu historikoetan sailkatua den suhiltzaileen kaserna zaharrean, hedatzeko proiektua. Orduan bi museoak parez pare egongo lirateke Baiona Ttipia bezalako garrantzia handiko auzo historikoan, neolitikotik hasita, Baionaren bihotza. Gune geologiko harrigarria da, bi ibaien artean kokatua eta bi museoak bertan daude, hiri bihotzean. Penagarria litzateke aukera hori galtzea, histori herrikoia, zentzu hoberenean, duen auzo eder eta hain erakargarri honetan. Auzo honek oihartzun berezia du hiriaren garapenaren alde. Gainera bi museoak osagarriak dira, lehena arte ederretakoa da eta bestea gizarte museoa eta konbentzitua naiz publikoak, batetik edo bestetik hasita, biak ikusiko dituela azkenean, bertako bisitariak bere arbasoen historia sakondu nahian, edo kanpokoak, Euskal Herriaz jakin-minez. Beste hiri anitz Baiona Ttipiko auzoaz bekaizten zaizkigu, hemen historia bat dago kontatzekoa, laurogei, laurogeita hamar hamarkadetako gertakariak kontatu beharko ditugu, lan hori egin beharko da. Agian nire azken lana izango da joan aitzin. Batzuk diote historia bat kontatzeko inor mindu gabe, hogeita hamar urte pasatzen utzi behar direla bederen. Garai hori heldu da. Militante batzuekin hitz egiten dudanean, museo honetaz arduratzeko erabakia zergatik hartu dudan azaltzen diet eta bide batez laurogeigarren hamarkada bizi izan dudala erraten diet ere bai, ezberdinki bada ere, baina guzti hori atera beharko dela aipatzen diet, arazoak, berriz adiskidetzea, eta kontatu beharko da ere nolatan euskara bizi den oraindik Euskal Herrian, izan ere erronka ez zen erraza gure belaunaldi garaian."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:04:33

Erreferentzia: EKL-18-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-3

Gaia(k): Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.