Ikerlariak altxor bilatzaileak bezala kontsideratuak, "Le Dauphin" itsasontzia

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Egia da Le Dauphin itsasontziarekin egin zen aurkikuntza oso polita izan zen. 2008 urtearen inguruan, Gasteizko historia ikertzaile batek, Xabier Lamikizek deitu zion Rikardo Etxepareri, hemengo lehenengo zuzendariari, egiazko altxor bat aurkitu zuela erranez. Frantziako lurrak eta Quebeceko kosta lotzen zituen Le Dauphin deitu ontzitik hartuak, euskaraz idatzi gutunak, 1757 urte ingurukoak topatu zituen Londreseko artxibategi nazionalean. Gogoratzen naiz aurkikuntza egin zenean, joan ginen hemengo ikerlari talde bat Londreseko artxibategian eskuak zikintzera. Kutxa asko eta asko ziren, inork ireki gabeko gutun azalak zuk irekitzen zenituen, ez dakit nork ez dakit nori bidalitakoak, inoiz iritsi eta ireki gabeak, ez da egunero gertatzen den zerbait. Hori egiazko altxor bat izan zen. Gutunei buruzko informazioa Lapurdum aldizkarian argitaratu zen. Oso polita izan zen eta oraindik jarraitzen du izaten, beste proiektuak baititugu horren inguruan. Izan ere gutun horiek erakusten dutena ez da bakarrik garai hartan euskara idazten zela baizik eta garai hartako euskara irakurtzeko, garai hartan familia artean euskara erabiltzen zutela gutunak idazteko, garaian zeuden erreferentzia ezberdinak; gauza pilo bat atera dezakezu hortik, biziki interesgarria da.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:02:13

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-8

Gaia(k): Ikerketa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.