Nor dira Euskal Erakustokiko bisitariak gaur egun?

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Maleruski, ez da gehiago hemengo publikoa, eta penagarria da areagotzen baitu hemengo gaiez, zentzua galtzeko joera gazteen artean. Ni kulturari esker bihurtu naiz euskaltzale hizkuntzarekin baino eta gaur egun heien kulturaz deus ez dakiten gazte euskaldunak topatzen ditut, kulturagabeak dira erabat. Niretzat ez dira ni baino euskaldunagoak, hizkuntza dakite bai, baina lehen errandakoa, ez dut uste hizkuntza dela euskaldun egiten gaituena bakarrik. Museoaren helburuetariko bat da hurbileko bisitariak berriz erakartzea. Horretarako, hogeita bost urtero, aldatu ez den museo bat bisitatzen ari denaren sentsazioa ez zaio gelditu behar jendeari. Interesa eduki dezaketen aldi bateko erakusketak proposatu behar dira eta erakusketa iraunkorretan, aldaketak egin behar dira. Hogei urteren buruan publikoak uste badu ezer ez dela aldatu, ez da gehiago itzultzen."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:01:23

Erreferentzia: EKL-18-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-8

Gaia(k): Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.