IKER zentroko lanaren definitzea

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

IKER euskara eta euskal testuak ikertzen dituen zentroa da. Hiru hanka ditu, Frantziako CNRS Zentroa lehena, Paueko eta Aturri aldeko Herrietako Unibertsitatea (UPPA), eta Bordele Montaigneko Unibertsitatea azkenik. Oinarrian ikertzen duguna da euskara hizkuntza bezala, hizkuntzalaritza terminoaren arlo zabalean. Beraz batetik hizkuntza bera formalki aztertzen dugu, gero soziolinguistika alorrean, testuak eta literatura ikertzen ditugu ere. Zortzi ikerlari ari dira lanean, gehi emeritu bat eta hemengo lizentzian eta masterrean ari direnei eskola batzuk ematen dizkiegu; gero Pauen bi irakasle ikertzaile ditugu. Orotara dozena bat jende ari da lanean, gehi ikerketan laguntza ekartzen duten hiruzpalau pertsona. Doktoreak eta masterreko ikasleak heldu zaizkigu bisitan ere tarteka, Euskal Herritik zein Frantziatik.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:01:52

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-1

Gaia(k): Euskara, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.