Ikerlari baten ikuspundua Covidak bultzatu duen mundu zientifikoari buruz

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Nire eta nire inguruko ikerketetan, ez dut errango nik erran dudan hori beti egia ez denik ala denik. Egiten dena da zerbait ikertu, hipotesia bat bota, hipotesia hori benetan horrela dela frogatzen saiatu eta hala baldin bada ondorio batzuk atera. Horrek ez du erran nahi esan duzun hori nahi eta nahi ez horrela denik. Norbait etor daiteke zuk errandakoari jarraipen bat emanez, erakusten duela, beste azalpen bat dagoela. Hori egunero gertatzen den gauza bat da zorionez, izan ere horrela behar du izan ikerketaren osasunerako. Orduan pentsatzen dut Covidaren inguruan ere antzeko zerbait gertatuko dela. Batek esaten duena egia dela eta besteak esaten duena gezurra? Ez naiz ni horrelako ezer esateko. Bai ikusten dudana da neurri batean, Covidaren kontu honek erakusten duela ikerketen finantzatzeko beharra. Konturatzen bazara, ez dakit zenbat txerto ateratzeko gai izan diren ikertzaile talde ezberdinak, munduko bazter ezberdinetan. Pentsatzen dut hori ez zela gertatuko orain dela urte batzuk. Neurri batean horretarako prest gaude.

Gero galdera oso zaila da, ni nire esperientziatik hitz egiten ari naiz, baina ez da maila berdinean jartzen Covidaren gaia eta gure ikerketa saila. Covidak jendea hiltzen du eta inor edo ezer ez dute inor hiltzen. Beraz espero dudana da horretan lan egiten duten ikerlariek gezurrik ez dutela erraiten, ondorio zehatz, jakin eta frogatutako batzuen gainean ari direla lanean, hori nahi dut pentsatu. Gero egia da hor ere mila interes daudela, diru asko dago jokoan atzetik. Farmazia etxe bat lehenengoa izateak txertoaren korrika horretan ondorio handiak ekartzen ditu; hori ere ez da gure kasua, gure lanarekin ez gara aberasten... Nik zientzialarien zintzotasunean sinistu nahi dut eta espero dut kasu honetan ere horrela izatea.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:03:02

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-12

Gaia(k): Ikerketa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.