Haren ikerketa eremua eta momentu hauetako lanak
Zehazki hizkuntzaren esanahia ikertzen duen atalean ari naiz lanean, hau da norbaitek esaldi bat botatzen duenean, hura nola interpretatzen edo ulertzen dugun, semantika pragmatika sailean alegia. Adibidez euskarazko inor/ezer eta horrelako partikulak nola interpretatzen ditugun, zein testuingurutan agertzen diren eta testuinguru horietan zerk behartzen duen modu batera edo bestera interpretatzera aztertzen dut. Azken aldian, esperimentuen bitartez begiratzen dugu nola ulertzen diren partikula horiek. Adibidez, pertsona bati zuzenean galdetu beharrean, testuinguru bat edo irudi bidezko egoera bat muntatzen dugu eta horren araberako interpretazioa galdetzen diogu. Ahal dela hizkuntzalariak ez diren pertsonak hautatzen ditugu ez dezaten ukan atzealdetik, erantzuna eragin lezakeen ezagutza bat. Emaitzak beti dira interesgarriak guretzako. Semantika eta pragmatikarekin lotzen den beste alor bat ikertzen ari gira ere autismoaren nahasmendua duten ume eta helduekin, horrelako interpretazioak eta ulermena nola dituzten begiratzeko, anbiguotasuna dela, metaforak, ironia nola interpretatzen dituzten, horretan gabiltza.
Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2021-09-03
Iraupena: 0:02:28
Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-4
EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-4
Gaia(k): Euskara
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.