Dantza gure herriko ondare immateriala garrantzitsua da. Iraganekoa atxikitzearen inportantzia.

Lekukoa(k): Zibel Damestoy

Bai oso inportantea da eta aberasgarria da horrelako ondare bat edukitzea. Gero, Bilakaren lana ez da hori mantentzea. Errango nuke lan hori herrietako euskal dantza taldeek egiten dutela biziki ongi. Horregatik uste dut inportantea den oreka bat aurkitzea dantzari amatur eta profesionalen artean, biak elkar kulturaren mesedetan aritzeko eta kultura urrunago eramateko. Niretzat euskal dantza bere horretan mantentzea inportantea da, fandango batean sekulako emozioak sendi ditzakezu, eta hori inportantea da bere horretan. Usu, euskal dantza, klasikoarekin edo garaikidearekin uztartzen da eta dantza neo euskaldun moduko bat ematen da. Gu aldiz, euskal dantzaren edo urrats baten esentzia bilatu eta gorputzez beste leku batera eramaten saiatzen gara. Bizki interesgarria da izan ere euskal dantzan eta euskal kulturan edo mitologian orokorki, harreman biziki azkarra dago lurrarekin, lurra iratzartzeko. Eta azkenean lurrarekiko kontaktu hori dantza garaikidean ere aurki daiteke, lurrarekiko kontaktuaren garrantzia alegia. Biak lotzea da gure erronka nolazpait, baina kopiatu/itsatsi batean erori gabe, show batean erori gabe. Beste emozioak, beste ideiak proposatu nahi ditugu, baina horrek ez dio deus kentzen euskal dantza herrikoiari, ez du erran nahi egindakoa gaizki denik, alderantziz da nire ustez.


Lekukoa(k): Zibel Damestoy

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-10-28

Iraupena: 0:02:45

Erreferentzia: EKL-25-EKL 25-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 25-6

Gaia(k): Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.