Euskararen lekua kultura bitartekaritzan

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Euskarari garrantzi osoa ematen diogu bistan dena, gisa horretako tailerrak euskaraz egitea onuragarri da erabat, gazteek ikus dezaten euskara ez dela bakarrik ikasgelako hizkuntza, ez dela gai bateko hizkuntza baizik eta euskaraz gozatzen ahal dela, ongi pasatzen ahal dela, sortzen ahal dela, asmatzen ahal dela. Eta uste dut guri dagokigula ereduak sortzea, gure haurrek euskarazko ereduak ukan ditzaten, euskarazko filmak, antzerkiak, pentsa dezaten, amets egin dezaten, bizi daitezen euskaraz, euskarazko antzerki baten ikustera joatea ez dadila izan zerbait berezia, salbuespena. Euskarazko antzerkia edo filmak ikusteko ez gaitezen egon beha, lan anitz dago egiteko baina nahi badugu euskaraz bizi, euskarazko ereduak, gure ereduak behar ditugu. Gure ereduek gainera gure historia kontatuko dute." 


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:14

Erreferentzia: EKL-12-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-8

Gaia(k): Hezkuntza, Euskara, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.