Euskarak ere leku handia du bere bizitzan

Lekukoa(k): Zibel Damestoy

Nire amaren familia Azkaingoa da eta denak euskaldunak dira, orduan betidanik eduki dut euskara familia ingumenean. Baina etxean aitak ez zekien beraz ez gara euskaraz aritu. Betidanik ikasi nahi izan dut eta desafio baten ondorioz lortu dut euskara ikasten; Azkaingo bestetako familia bazkarietan beti gauza berdina errepikatzen nuen, euskara ikasteko gogoa nuela, eta behin nire osabak, euskara irakasle denak erran zidan "Ados, urte bat duzu ikasteko, heldu den urteko bazkarian euskaraz arituko gara elkarrekin". Desafio hori gainditzeko indar guztiak jarri nituen eta urte batez ero bat bezala ibili nintzen zerotik hasiz; garraioetan eta beste hainbat lekutan bakarrik ari nintzen nire kaskoak belarrietan euskara entzuten eta ikasten. Zinez horrek lagundu nau izan ere euskal filologian sartu nintzen horren ondotik eta Bilakan egoteko ere biziki lagungarri izan da gure artean euskaraz aritzeko.


Lekukoa(k): Zibel Damestoy

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-10-28

Iraupena: 0:01:19

Erreferentzia: EKL-25-EKL 25-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 25-8

Gaia(k): Euskara, Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.