Koreografo izateko gogoaz

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Ez da momentu zehatz batean egin dudan hautua, nire baitan dagoen zerbait da, nire buruan ditudan galderei, oinarrizko galderei erantzuteko modu bat. Uste dut artearen berezko ezaugarria dela arimari aritzea, arrazoinamenduaren gainetik egotea, diskurtsoak, mintzairak iristen ez diren lekura heltzea, emozioaren bidez. Denborarekin ohartu naiz, gaztetatik gorderik nuen eta berriki onartzen ari naizen idazteko behar hori, oinarrizko galderei erantzunak bilatzeko behar horretatik datorrela, hala nola: “Nor naiz ni? Nor gara gu? Nora goaz?”. Euskal dantza tradizionalari doakionez, euskal dantzari zarenean, zerbait berezia oinordetzen duzu, gure kultura osatzen duten oinarrizko adierazpen artistikoetarik bat eta uste dut horren atxikitzearen, garapenaren eta babesaren ardura duzula nonbait. Gero ongi asmatu behar da nola egin babesteko. Euskal kultura garaikidea sortzea interesatzen zait niri bereziki, orduan nola erabili dantza tradizionala sorkuntzetan, tradizioa traizionatu gabe?"


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:02:57

Erreferentzia: EKL-4-1

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-4-1

Gaia(k): Dantza eta sorkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.