Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet" dantza maisua
Patrick Quéheillek aipatzen ditu bere dantza ikasketetan ukan dituen aholkuak. Erraiten du beti entzun duela Barkoxeko erakasleek nahiago zutela urrats sinple bat ongi emanik, urrats zaila baten gaizki emaiteko ordez. Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet"-ek, 1984ko maskaraden prestatzeko ukan zuen erakasleak,frisat gaizki hetsiak edo gaizki kurutzatuak ez zituen pasatzera uzten. Nahiago zituen frisatak ttiki emanik baina ongi kurutzatuak eta hetsiak. Patrick-ek kondatzen du Artegieten sukaldean ikasia. Gazteak dantzan ari zirelarik, erakaslea jarria zegoen supazterrean, so. Baina xutitzen zelarik urratsen erakusteko eta xuxentzeko, bere 40-45 urtekin, Patrick-ek dio, 20 urtetako gazte guziak, ttikiak senditzen zirela bere parean. Haiek kiroleko jantziekin etortzen ziren, Artegiet aldiz laneko galtzak zituen. Baina harrituak eta isilik egoten ziren, entrexatak egiten zituelarik, galtzek egiten zuten azantz motzaren entzutean.
Lekukoa(k): Patrick Queheille "Kanpo", Margaita Queheille
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart
Data: 2013-04-25
Iraupena: 0:06:36
Erreferentzia: 181-11
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV1081
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1083
Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Hezkuntza, Zuberoako dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.