-
|
- Euskara
Patrick Queheille "Kanpo"
1964
Afiliazio herria:
Barkoxe
Patrick Queheillek, 1964ko azaroaren 6an Oloroen sortua, Kanpo etxean bizitzen segitzen du. Barkoxeko herriko eskolan ibili zen, gero Oloroeko kolegioan, eta baxoa Pauen erdietsi zuen.
Hainbat urtez industriako mekanikan lan egin zuen, eta gero Barkoxeko herriko langile bilakatu zen, 1990eko urteetan. Hamar urteetan xiberotar dantza ikasten hasi zen. Ondotik, utzi zituen, kirolean aritzeko (errugbia, pilota). Gero, dantzan berriz hasi zen, Jean-Fabien Lechardoyk eta beste batzuek osatu taldean. Alexis Üthürry "Larranda" eta Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet" irakasleen irakaskuntza zorrotza segitu zuen.
1979tik goiti, maskaradetan parte hartu zuen, eta 1986an Etxahun pastoralean, Satan dantzari gisa.
Patrick Barkoxeko Etxahun elkarteko oraingo lehendakaria da. Hainbat sorkuntza muntatu dituzte, kultur biziaren aberasteko eta formatzen dituzten dantzari gazte anitzen sustatzeko xedez (Lauburu, Haurren maskarada, Gaialdia, Nahas-Mahas, Kuku Gordeka), bereziki Uhaitza kultur zentroak lagundurik.
1998an, Alexis Etchecopar "Attulik" sustaturik, pastoral idazten hasi zen. Herriko semeak pastorala izan zen. Memoriaren biltzeko egiten duen lanaren fruitu, 2010ean, Xahakoa obra idatzi zuen, Attuli musikagilearen omenez.
Geroan sinesten du. Dantza irakasten segitzen du, kultur ohitura horiek iraun dezaten, nahiz eta kirolaren lehia pairatu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 181 | 181 - Patrick Queheille - Margaita Queheille | 2013 | 1:24:42 | Maddi Oihenart | |
| 2 | EKE-7 | EKE-7 - Patrick Queheille | 2018 | 1:04:27 | Hiriburu Pastorala elkartea |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Patrick Queheille: ihauterietako transgresioa | 0:03:45 | |
| 2 | Barkoxeko dantza maisuen erakusteko manera | 0:02:44 | |
| 3 | Pastoral idazle bilakatzea | 0:04:30 |