Nondik hartzen duzu inspirazioa?

Lekukoa(k): Polo Garat

"Musikatik nagusiki, doinu batzuk, hitzak, musika mota bat, horiek dira irudi serie bat sortzeko ideia emaileak. Argazkiak ateratzen ditut eta aitzinean ditudanean hasten naiz gogoetatzen; nahiago dut egiteko molde hori. Anti-eskolarra izan naiz beti, zailtasunak ditut betidanik agintearekin. Argazki formakuntza egiten hastean, izpiritua irekitzeko parada eskainiko zidala uste nuen eta horren ordez, teknika ikasteko araudi uholde bat topatu nuen, gauza gehiegi ikasteko. 17 urterekin ez nuen hori nahi, bizitza irentsi nahi nuen, hori nola egiten zen azaltzeko inoren beharrik gabe. Beharrik, formakuntzaren ondoren, argazkilari batekin ikasi nuen teknika. Irudi kultura ez zidala eginen erran zidan, hori nire eginbeharra zela argudiatuz. Bestalde, arte ederretara joateko proposatu zidaten baina uko egin nuen. Nire artea egin nahi nuen, arrakastarekin edo gabe, hori ez zen inportantea. Fakturak ordaintzeko eta jateko merkataritza argazkiak egiten ditut eta hori interesgarria iruditzen zait, edo espirituarentzat ez dela hain kaltekorra behintzat. Zailtasunak ditut horien burua artistatzat soilik ikusten duten argazkilariekin; modan dauden gaiak bakarrik lantzen dituztela ikusten dudanean ez dakit lan hori diotena bezain zintzo izaten den beti. Ni zintzo izaten saiatzen naiz."


Lekukoa(k): Polo Garat

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-03-08

Iraupena: 0:01:58

Erreferentzia: EKL-17-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-7

Gaia(k): Argazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.