Dena mugitzen ari den garaian bizitzea

Lekukoa(k): Kristof Hiriart

"Interesatzen zaidan eta argi ez dudan gai bat aipatuko nuke, gure kulturak eta ahozkotasunak duten distantziaz, laster zeharkatuko gaituzten populazio mugimenduen aitzinean. Zerbait erran baino galdera bat pausatu nahi nuke: zer bilakatuko gara kultura eta hainbeste jende ezberdinekin topo egitean? Zer jarrera hartuko dugu? Nor da hemengoa? Nor ez? Lurraldeaz, kulturaren kontzientziaz, zer ulertu behar dugu? Nola proiektatzen gara? Maiz erraten da: "Zu hemengoa zara, hangoa, hortik heldu zara...". Gaiak galdekatzen nau. Dena mugitzen ari den garai batean bizi gara eta jakin nahiko nuke zer gertatuko den, jendeak zer pentsatzen duen honetaz. Galderak interesatzen nau, aztoratzen nau."


Lekukoa(k): Kristof Hiriart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-04-30

Iraupena: 0:01:57

Erreferentzia: EKL-5-11

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-5-11

Gaia(k): Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.