Lehen musika tresna

Lekukoa(k): Kristof Hiriart

"Nire lehen musika tresna danbor makilak ziren, Lekuineko txarangan, txiki-txikia nintzen! Gero nerabetasunean, logikoki bateriara pasa nintzen, rocka jotzen nuen dantzaldietan eta abar. Gero klaseak hartu nituen, nire inguruko bateria joleak liluraz behatzen nituen bitartean eta piztu zitzaidan musikari izateko gogoa. Nire burasoak ez ziren berehala ados izan, baina lortu nuen negoziatzea irakasle izanen nintzela erranez. Horrela lortu nuen musika teoria ikasten, nahiko berandu, eta ondoren musikologia ikasketak egin nituen. Ikasle garai horietan ere, nire bizitza aldatuko zuen bidaia egin nuen Afrikako Benin herrian.

Gero Tours-eko fakultateko CFMI (Centre de Formation de Musiciens Intervenants) formakuntza jarraitu nuen non musikari andana ezagutu nuen eta transmisioa ikasi. Bertan ere deskubritu nuen, 22 urte nituela, nahiko berandu orduan, ezagutzen nuen musika, hemengo musika, musika zela. Ordu arte, niretzat, rocka zegoen, musika klasikoa, eta ikasitako beste musika anitz ziren baina hemengo musika ez zen koadro horretan sartzen, zerbait intimoago zen niretzat. Formakuntza horri esker ohartu nintzen zerbait banekiela, musika hori nire baitan zegoela eta nire inguru pertsonaletik at, ondare askoz zabalago bateko osagaia zela. Une giltzarria izan zen, gaur egun nagoen bidean jarri ninduena, ahozkotasunaz, transmisioaz dudan interesarekin eta nire bide artistikoa elikatzen duena beti. Egiazko galderak dira zeinentzat ez dudan oraindik erantzunik eta urrunago joan eta duda gehiago ukan, baina gai zoragarria da".


Lekukoa(k): Kristof Hiriart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-04-30

Iraupena: 0:03:24

Erreferentzia: EKL-5-3

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-5-3

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.