Maryse-ren debuta egitea lizeoko antzerki-taldean

Lekukoa(k): Maryse Urruty

"Bai, Donibane Garaziko lizeoan hasi nintzen serioski Antton Lukurekin. Zorrotza zen gurekin, bazuen pazientzia handia baina helburuak ere bazituen eta bazekien zer nahi zuen; aldi berean, antzerki kurtsoak laborategi bat bezalakoak ziren harentzat. Momentu horretan ez ginen ohartzen baina orain gogoratzen dudalarik, zinez esperientzia izigarri indartsua eta polita izan zen. Garai horretan muntatu «Globokop» izeneko antzezlanaren bideoa ikusi dut beranduago eta zinez emaitza izigarri ona da. Berrogei gira taula gainean, istorio ona du, mugimendua bada, zinez lan ona da eta lizeoan ginen! Zinez bide onean ezarri gintuen." 


Lekukoa(k): Maryse Urruty

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-06-27

Iraupena: 0:01:45

Erreferentzia: EKL-10-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-10-1

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.