Bidegabekerien aitzinean errudun senditzen

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Goizez idazten dut lasaiki. Inork ez dit idazten debekatzen. Inork ez dit zentsuratzen. Herri egokian nago idazteko, bereziki emakume izanik. Munduko herrialde gehienetan, idaztea debekatua zaie emakumeei. Edo erbesteratu dira, edo mehatxupean bizi dira. Orduan bai, bada horrelako erruduntasun judu-kristau sentimendu bat. Baina erruduntasun hori indar galtze hutsa da. Ez dago horretarako arrazoirik. Alderantziz,xantza badugu eta baliatu behar dugu xantza hori. Nik ahal dudana egiten dut Oleg Sentsov-en alde; egiazko errudunak diktadoreak dira. Begi-bistako gauzak erraten ari naiz, baina El-Assad, Poutine, Trump dira errudunak. Planeta hautsi batean bizi gara nonbait, on eta gaiztoen artean, « Star Wars » moduan pixka bat tamalez, garai manikeoa da, sotila.

Niri iruditzen zait jendea inoiz baino askeago dela. Internet adierazpen askatasunez beteriko eduki handia da. Edozeinek nahi duena erran dezake. Harramantza bat da. Autozentsura puntu batzuk badira Islamari buruz. Biziki gai sentsiblea da. Biziki zaila da askatasun osoz hitz egiteko arriskua hartzea, egiatan. « Charlie Hebdo »-n idatzi nuen bi urte eta erdiz. Badakit zertaz ari naizen. Egiazko adierazpen askatasun falta arrisku puntu bat dago erlijioak kritikatzerakoan gaur egun. Biziki gai sentsiblea da. Adibidez, islamofobia existitzen da ala ez? Nik uste dut arrazismoa dela eta islamofobia erraten dela, jende ateoa isilarazteko nonbait. Ni ateo naiz. Jendeak dio erlijioa gaitz mundiala dela. Nik horixe erraten nuen 1996an jadanik... Bai, egiazko arriskua hartzen duzu hori erratean gaur, nardagarria da".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:02:18

Erreferentzia: EKL-7-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-4

Gaia(k): Engaiamendu politikoak, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.