Buru hautsia euskararen lekuan

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Damutzen naiz egiazki euskaraz ez jakiteaz. Indar handiak egin ditut berreskuratzeko; txikitan banekien eta galdu dut; nire aitak ez zekien. Istorio arrunta da maleruski. Nire burua hor hautsia dela diodanean, erran nahi dut ingelesa oso ongi dakidala. Gaztelaniaz ere aski ongi ari naiz, latinoa irakurtzen dut, beraz euskaraz zergatik blokeatzen naiz, egitura buruan dudanean, nire amak emanik? Hor benetan zerbait hautsia da, nazio nagusiek jasanarazi trauma politiko bat balitz bezala; horrek zerbait hunkitu du nire baitan. Kurtso trinkoak hartu ditut, baina oso bitxi da, barnean zerbaitek gogor egiten dio arintasunez hitz-egiteari. Irakurtzen dut hiztegi baten laguntzaz. Noizbait itzultzea nahi nuke. Joseba Sarrionaindia itzultzea gustatuko litzaidake, egun batez. Ikusiko".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:01:11

Erreferentzia: EKL-7-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-9

Gaia(k): Euskara


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.