Bidarraiko kabalkadan parte hartzailea

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Lehen aldia zen parte hartzen nuela horrelako gauza batean. Uste dut Bidarrain ez zela sekulan kabalkada osorik egin. Aldi batez izan zen kabalkada bere alde dantzatuan emana, baina antzerkirik gabe. Badugu hemen elkarte bat eta kabalkada muntatzeko ideia atera zenean, denendako gauza berria zen.

Esperientzia biziki ona izan da, biziki kezkagarria, pisua, baina biziki aberatsa. Lan luzea da. Bi partetan banatu ginen, dantzariak alde batera eta antzerkikoak bestera. Baina dena josi dugularik bikaina izan da, oroitzapen ederra. Segur naiz parte hartu dutenek atxikitzen dutela argi hori oraindanik. Elkarrekin zerbait muntatzeak gaitzeko fiertasuna ekarri digu. Uste dut denek atxikitzen dutela oroitzapen bikaina. Gero parte hartzea inportantea da, baina ez da artifizialki egin behar. Lotu behar da kultura bati. Hor adibidez bilkurak euskaraz egiten genituen, itzulpenak eginez.  Gaur egun ez da gauza errexa. Zentzu bat eman behar zaie gauzei. Kabalkadak herri bat biltzen ahal du, baina ez da nolanahika egin behar edo beste zerbait egiten da.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:02:38

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-5

Gaia(k): Herri antolaketa, Herriko giroa, Kultura


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.