Argazkilari baten kalitate nagusia
"Zapeta onak edukitzea, ibiltzeko eta denbora hartzeko. Baina batzuetan argazkilari batzuk dena berrosatzen dute, beste batzuek inguruan duten mundua erabiltzen dute. Baina denbora hartzen jakin behar da, zozotu gabe. Eskaera bati erantzunez, denbora murritzagatik presaka egindako lan pertsonal anitz ikusi ditut eta emaitzan agerikoa da. Bestetik, argazki bat arma arriskutsua bihur daiteke, hedabideetan adibidez. Hortaz hitz egin dezaket ez bait naiz prentsa argazkilaria. Nik potreta anitz egiten ditut eta potretak tangoa bezalakoak dira, bikotean dantzatzen dira, argazkilaria inoiz ez da bakarrik. Lehenik egoa bazterrean uzten dugu, umilak gara pertsonaren parean, gustatzen zaidan parte psikologiko bat dago ere eta gehienetan biziki ongi pasatzen da, uste dut on egiten diogula elkarri. Trukatze bat dago, nik trukatzeak gustoko ditut."
Lekukoa(k): Polo Garat
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-03-08
Iraupena: 0:01:29
Erreferentzia: EKL-17-8
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-8
Gaia(k): Argazkilari
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.