Donibane Lohizuneko Estudiantina musika taldea
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honetan, aldizka ikusten ditugu musika eta dantza sekuentziak. Urruñako elizaren aitzinean, dantza talde batek, txistulari eta danbolin jole batek lagundurik, arku dantza eta makil dantza ematen dituzte. Gainerateko sekuentzietan, Donibane Lohizuneko ESTUDIANTINA musika taldea ikus daiteke etxe eder baten parkean musika jotzen. Taldea, hogeita hamar bat musikariz osatua da, gitarra, mandolina, danbolina eta kontrabaxua jotzen dutenak.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047671
Grabaketa herria: Donibane Lohizune, Urruña
Data: 1973-04-16
Iraupena: 0:15:05
Media mota: Bideoa
Gaiak: Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).