Arrantzale nintzan
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek hitza ematen dio Mattin PASSICOT "Kaxkalant" arrantzale ohiari. Hemezortzi urtetan hasi zen arrantzan, ikatza erabiltzen zuen lurrunontzi batean. Arrantzale gisa izan duen bizia, Dakarren egin dituen hiru arrantza kanpainak, familia biziaren zailtasunak eta erretreta garaia nola iragaten duen kontatzen du. Erreportaiak beste bi lekukotasun eskaintzen ditu: Mattin PASSICOT-en emaztearena eta Donibane Lohizuneko portura egunero etortzen den beste arrantzale ohi batena.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047687
Grabaketa herria: Donibane Lohizune, Ziburu
Data: 1974-04-22
Iraupena: 0:15:04
Media mota: Bideoa
Gaiak: Dakarreko arrantza, Arrantzontziko bizimodua eta lanak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).